miércoles, 18 de junio de 2014

KANPALDIA ERRATZUN

4 eta 5 Urtekoak Erratzun

Maiatzak 22 eta 23an 4 eta 5 urtekook kanpaldia izan genuen Erratzun. Oso gustura ibili ginen eta  abenturak politak bizitu genituen. Ostegunean, Erratzutik Xorroxin ur-jauzira joan ginen oinez. Bidean, Iñarbilgo baserri batera egin genuen bisitatxo bat eta hango animaliak ikusi genituen. Bertan hamaiketako egin eta prest geunden berriro martxan jartzeko. Xorroxinera iristeko oinetakoak kendu eta errekatxo bat pasa behar izan genuen…ura fresko- fresko zegoen, baina iritsi ginen Xorroxinera. Ze leku polita! Ondoren, berriz ere indarrak hartzeko, bidean ederki bazkaldu genuen. Erratzura iristerakoan merendatu eta parkera joan ginen jolastera. Kastonean afaldu eta disko festan gozatu ginen dantzan. Gauean, oso nekatuta geundenez, ipuina entzun ondoren goxo- goxo egin genuen lo.
Ostiralean,  Santi Oteiza kaikugilearen tailerra bisitatu genuen eta Erratzuko eskolara joan ginen bertako umeak ezagutzera eta beraiekin jolastera. Kastonean bazkaldu eta parkean jolastu ondoren Elizondoko eskolara itzuli ginen.

Los niños de 4 y 5 años en Erratzu

El 22 y 23 de mayo los de 4 y 5 años estuvimos de campamento en Erratzu. Nos lo pasamos muy bien y vivimos unas aventuras muy bonitas. El jueves fuimos andando de Erratzu a la cascada de Xorroxin. En el camino, visitamos un caserío de Iñarbil y vimos los animales que estaban allí. Almorzamos allí y ya estábamos preparados para ponernos en marcha otra vez. Para llegar hasta Xorroxin, tuvimos que quitarnos los zapatos y cruzar un riachuelo. El agua estaba muy fresca, pero llegamos hasta Xorroxin. ¡Que sitio más bonito! Después, para coger fuerzas otra vez, comimos a gusto en el camino. Al llegar a Erratzu merendamos y fuimos a jugar al parque. Cenamos en Kastonea y nos divertimos bailando en la disco fiesta. A la noche, como estábamos muy cansados, dormimos súper bien después de escuchar un cuento.

El viernes visitamos el taller de Santi Oteiza y fuimos a la escuela de Erratzu a conocer a los niños y a jugar con ellos. Comimos en Kastonea y volvimos a la escuela de Elizondo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario