martes, 16 de diciembre de 2014


Hiruhilabete honen zehar  5. eta 6. mailakoek kirol desberdinak praktikatu dituzte.  Ikusten dugunez, argazki hauetan boleibol partido bat jolasten ari dira eta herri kirolak praktikatzen ari dira.
Animo kirolariak!


A lo largo de este trimestre los alumnos de 5º y 6º de primaria han practicado diferentes deportes. Como se puede apreciar en estas foto están jugando un partido de voleibol y   practicando deporte rural.
Ánimo deportistas!



lunes, 15 de diciembre de 2014

AFRIKAKO TORTAK

Muskilda, Maddiren amatxo, Afrikako tortak egitera etorri zitzaigun. Arras goxoak ziren eta gustura dastatu eta jan genituen. Tortak egitera animatzen bazarete errezeta hemen duzue
Osagaiak: kalabaza purea, irina, arraultza bat, kanela eta azukrea
Tresnak: goilarea, irabiagailua, ontzia eta zartagina.
Nola egin: Kalabaza purea, irina eta arrautza nahasi eskuz edo irabiagailuz  ondoren goilaraz  pixka bat hartu eta  frijitu.Bukatzeko kanela eta azukrea nahasi eta gainera bota. 
Egiten badituzue
  ON EGIN!!!!

Muskilda, la madre de Maddi, nos ha venido a realizar tortas africanas.
Fueron riquísimas, las comimos a gusto. Si os animáis a realizar  las tortas  os damos la receta:
Ingredientes: puré de calabaza, harina, un huevo, canela y azúcar.
Utensilios: Cuchara, batidora, sartén y   fuente.
Elaboración:

Se mezcla el puré de calabaza, la harina y  el huevo entero. Después tomas un poco con la cuchara y lo freímos, por último mezclamos la canela y el azúcar y espolvoreamos las  tortas. 
Si las realizáis, 
¡¡¡¡¡BUEN PROVECHO!!!!!


sábado, 13 de diciembre de 2014

AFRIKA 5 URTEKOEN GELAN


AFRIKA LANTZEN ARI GARENEZ CARAVINAGRE GELARA MATERIAL ETA INFORMAZIO DESBERDINAK EKARRI DITUZTE. HAUEN TARTEAN AFRIKAKO FRUTAK AILAGATU DIRA: MANGOA, KOKOA, LARANJA, KAKAOA ETA DATILAK. AZTERTU, IKUSI, UKITU ONDOREN HAMEKETAKOA EGIN DUGU ETA 5 URTEKO BESTE GELAKOAK GONBIDATU DITUGU.

Estamos trabajando  África  y a la clase de Caravinagre  ha llegado mucha información y distintos materiales. Entre ellos han traído  frutas de África:
Mango, coco, naranja, cacao y dátiles. Después de observarlos, tocarlos y probarlo, hemos almorzado invitándoles a los compañeros de 5 años.
  



CARAVINAGRE GELAN  GU BEZALAKOAK DIREN AFRIKAKO UMEAK IKUSMINA ZEUKATEN ETA 5.MAILAN DAGOEN ESOSARENGANA JOAN GINEN GURE GALDEREN ERANTZUNEN BILA. ALDI BEREAN DATILAK ETA KOKOA PROBATZERA GONBIDATU GENIEN.

En la clase de Caravinagre tenían  muchas preguntas  sobre las características de los niños de África. Por ello  fuimos a buscar

información  a la clase  de Esosa. Al mismo tiempo les invitamos a probar las frutas de África.

martes, 9 de diciembre de 2014

SUKALDE BERRIA

Uda honetan eskolako sukaldean obrak egin dira. Sukalde osoa berritu da eta arras polita eta erosoa gelditu da.

Hau guztia aurrera eramateko diru-laguntza desberdinak beharrezkoak izan dira: Baztango Udala, Nafarroako Gobernua eta eskolako jantokia.

Gainera eskertu beharra dago eskolako guraso, sukaldaria eta irakasle batzuen laguntza guztia garbitzeko. MILESKER!!!



Este verano se han hecho obras en la cocina de la escuela y se ha remodelado completamente.

Todo ha sido posible gracias a diferentes ayudas: Ayuntamiento de Baztán, Gobierno de Navarra y al propio comedor de la escuela.

Además tenemos que dar gracias a todos aquellos padres y madres, cocinera y profesores que acudieron a limpiar la cocina. GRACIAS!!!







Como todos los años, un día a trimestre los alumnos pueden probar la comida de un país diferente al nuestro. Este trimestre han probado un menú de Alemania.

viernes, 5 de diciembre de 2014





BIKAINTASUNAREKIKO KONPROMISOA.




Urriaren 27an, Barañaingo Auditorium-ean, Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioak, “Bikaintasunarekiko konpromisoa” aitorpena Elizondoko “San Francisco Javier Ikastetxe Publikoari, gure eskolari, eman zion, duen kudeaketa sistemarengatik.

Aipatutako aitorpena lortu ahal izateko eskolak EFQM ereduaren arabera egindako diagnosia pasatu izan zuen.


ZORIONAK!!!




COMPROMISO CON LA CALIDAD




El día 27 de noviembre, en el auditorio de Barañain, La fundación Navarra para la Excelencia concedió al C.P. “S. Fco Javier” I.P de Elizondo, a nuestra escuela, el reconocimiento “Compromiso hacia la excelencia” por el sistema de gestión que lleva el Centro.

Para conseguir este reconocimiento la escuela ha pasado una evaluación positiva según el modelo EFQM.

¡¡¡FELICIDADES!!!




jueves, 27 de noviembre de 2014

ZENTZUMENAK PROIEKTUA

Lehen zikloan gorputzaren eta zentzumenen proiektua lantzen ari  gara.
Begiak estalita (ikusmena ez erabiltzeko) kutxa barruan zeuden gauzak asmatzera jolastu ginen. Beste zentzumenekin (ukimena, entzumena, usaimena eta dastamena) gauzak ezagutzen ahal  genituela konturatu ginen.
Aste hauetan gauza asko ikasi ditugu. Orain erakusketa prestatzen ari gara, gela bakoitzak zentzumen desberdin bati  buruz zerbait prestatu behar du.
Erakusketa burutzekin erakutsiko dizuegu!


En el primer ciclo estamos trabajando el proyecto del cuerpo humano y los sentidos.
Hicimos un juego para adivinar las cosas que había en una caja, con los ojos tapados, para no utilizar el sentido de la vista. Nos dimos cuenta que con los otros sentidos (tacto, oído, gusto y olfato) también podíamos reconocer las cosas.
Hemos aprendido muchas cosas durante estas semanas. Ahora estamos preparando una exposición, a cada clase le ha tocado un sentido diferente.

¡Ya os contaremos cómo sale!


viernes, 21 de noviembre de 2014

LEHENENGO ZIKLOKOAK GAMIOXARREAN: SAGARRA JO!


video

Joan den azaroaren 6an, ortzeguna, eskolako lehenengo zikloko ikasleak Arizkun eta Erratzun barrena ibili ginen. Goizean XVI. mendeko Gamioxarrea etxe dotorea ezagutu genuen, eta Xabiren laguntzarekin, gure aitatxi-amatxien aitatxi-amatxiek sagardoa nola egiten zuten ikusi eta ikasi genuen, baita zukua egin ere!
Ondotik, Erratzura ibilaldia egin, eta bertan bazkaldu genuen. Arratsaldean, Gorostapoloko auzoa ezagutu ondoren, itzuli ginen eskolara. Denek primeran pasatu genuen!!

El pasado 6 de noviembre, jueves, los alumn@s del primer ciclo del cole hicimos una excursión a Arizkun y Erratzu. A la mañana tuvimos la oportunidad de visitar la casa Gamioxarrea, que data del siglo XVI, donde gracias a Xabi, elaboramos el jugo de manzana tal y como lo hacian los abuel@s de nuestros abuel@s.
Después, hicimos una caminata hasta Erratzu, donde comimos estupendamente. Tras visitar el barrio de Gorostapolo, todos volvimos al cole. Nos lo pasamos genial!!

viernes, 14 de noviembre de 2014

EUSKAL MITOLOGIA

Zugarramurdi-Urdazubira bisita egin ondoren, Euskal Mitologiaren inguruko jakinmina iritsi zitzaigun. Horrela bada, honen inguruko lantxo bat egin genuen.
Lehenengo ideien zaparrada egin genuen, gure jakinmina arbelean plasmatuz. Ondoren, ideiak ordenatu eta 4 gai nagusi atera genituen. Gai bakoitzarekin talde bat osatzea pentsatu genuen: 
“Euskal mitologiaren pertsonaiak”,

 “Anbotoko Mari”, 

“Sorginak” 

eta “Zugarramurdi eta Urdaxubi herriak”. 

Gure lanak 4. Mailakoei aurkeztea pentsatu ondoren lanean hasi ginen. Talde bakoitzak bere irudimena landu eta nahi zuen metodologia erabiliz aurkezpena prestatu zuen. Aurkezpena aste honetako asteartean egin genuen. LAN POLITA!!

lunes, 10 de noviembre de 2014

AURREKO EGUNEAN BERTIZERA JOAN GINEN HAUR HEZKUNTZAKO UME GUZTIEKIN BATERA, LORATEGIA ERAKUTSI ZIGUTEN, ONDOREN, GOSARIA HARTU GENUEN, ETA BUKATZEKO, JOLAS PARKEAN JOLASTU GINEN. KONTURATU GABE AUTOBUSA GURE ZAIN ZEGOEN ESKOLARA BUELTATZEKO.


El otro día fuimos a Bertiz con tod@s l@s niñ@s de infantil. Primero nos enseñaron el jardín, luego almorzamos y por último fuimos al parque a jugar, para cuando nos quisimos dar cuenta, ya estaba el autobús esperándonos para volver a la escuela.


miércoles, 5 de noviembre de 2014

4 URTEKOEN GELA

KAIXO!!
GU 4 URTEKO PIRRITXEN GELAKOAK GARA. AURTEN EZ GARA ESKOLAKO TTIKIENAK ETA ALDAKETA AUNITZ IZAN DITUGU: GELA BERRIA, IRAKASLE BERRIAK: ARANTXA (INGELERA), ANA (MUSIKA)… ETA LAGUN BERRI BAT: JAGOBA. ONGI ETORRIA GURE ESKOLARA!
GUZTIRA 14.

HOLA!!
SOMOS LA CLASE DE PIRRITX DE 4 AÑOS. YA NO SOMOS LOS MAS PEQUEÑOS DEL COLE, Y ESTE CURSO HEMOS TENIDO MUCHOS CAMBIOS: CLASE NUEVA, MAESTRAS NUEVAS: ARANTXA (INGLES), ANA (MUSICA)… Y UN NUEVO COMPAÑERO: JAGOBA. ¡BIENVENIDO A NUESTRA ESCUELA!

EN TOTAL 14.



BADAKIZUE ZERTAN ARI GAREN? AFRIKARI BURUZ GAUZA INTERESGARRIAK IKASTEN ARI GARA.
GELAN, ETXETIK EKARRITAKO INFORMAZIOAREKIN, “AFRIKAKO” TXOKOA SORTU DUGU: SAHARA BASAMORTUKO LEGARRA, KAKTUSAK, GAMELUAK, ANIMALIEN ARGAZKIAK, MAPAK, ENZIKLOPEDIAK, MUSIKA TRESNAK, BIDEOAK, IPUINAK…

¿SABEIS QUE ESTAMOS TRABAJANDO? ESTAMOS APRENDIENDO COSAS MUY INTERESANTES SOBRE AFRICA.
EN CLASE, CON TODA LA INFORMACIÓN QUE HABEIS TRAIDO DE CASA, HEMOS CREADO EL RINCON DE AFRICA: ARENA DEL DESIERTO DEL SAHARA, CACTUS, CAMELLOS, FOTOS DE ANIMALES, MAPAS, ENCICLOPEDIAS, INSTRUMENTOS, VIDEOS, CUENTOS…



BADAKIZUE, AFRIKAN BASAMORTU EREMU BAT DAGO: KAKTUSAK MARRAZTU DITUGU, GAMELUAK ETA PALMONDOAK… BERTAN ERE, TUAREG IZENEKO TRIBU BAT BIZI DA. GUK GELAN, BERAIEK BEZALA MOZORRATZEKO AUKERA IZAN DUGU.IKUSI, IKUSI!! ONGI TAPATUTA GAUDE LEGARRA BEGIETAN EZ SARTZEKO.
GERO ETA HOBEKI MARRAZTEN ARI GARA ETA HORREN TESTIGO MARRAZKI HAUEK DIRA: TUAREG-A DUNA BATEN GAIÑEAN ONDOAN KAKTUSA DUELARIK.

SABEIS, EN AFRICA NOS ENCONTRAMOS CON EL DESIERTO: HEMOS DIBUJADO CACTUS, CAMELLOS, PALMERAS… ALLI TAMBIEN VIVE LA TRIBU DE LOS TUAREG. NOSOTROS EN CLASE HEMOS PODIDO DISFRAZARNOS COMO ELLOS. ¡MIRAD ESTAMOS BIEN TAPADOS PARA QUE NO NOS ENTRE ARENA DEL DESIERTO!
HEMOS MEJORADO MUCHO NUESTROS DIBUJOS. AQUI PODEIS COMPROBARLO: ESTE TUAREG DESCANSA SOBRE UNA DUNA Y AL LADO DE UN CACTUS.




BAIÑA AFRIKAN DENA EZ DA BASAMORTUA. ORAIN SABANA IZENEKO BIGARREN EREMUA EZAGUTZEN ARI GARA: BERTAN BI ZUHAITZ DIRA NAGUSIENAK: BAOBAB ETA AKAZIA. GUK ERE GELAN BI HAUEK ISLADATU DITUGU.

EN AFRICA TAMBIEN NOS ENCONTRAMOS CON LA SABANA. LOS DOS ARBOLES MAS CARACTERISTICOS DE LA SABANA SON EL BAOBAB Y LA ACACIA. EN CLASE ASI LOS HEMOS REPRESENTADO.

ETA ANIMALIAK: LEHOIAK, ZEBRAK, ÑUAK, ELEFANTEAK, GEOPARDOAK, ANTILOPEAK, JIRAFAK…. EZETZ ASMATU ZEINTZUK DAUDE LARRU AZALA HOIEN GIBELETIK?

Y MUCHOS ANIMALES: LEONES, CEBRAS, ÑU, ELEFANTES, LEOPARDOS, ANTILOPES, JIRAFAS… ¿A QUE NO ADIVINAIS QUIENES SE ENCUENTRAN TRAS ESTAS PIELES DE ANIMALES?





ORAIN JIRAFARI BURUZ GAUZA AUNITZ IKASTEN ARI GARA: BADAKIZUE MUNDUKO ANIMALIRIK ALTUENA DELA? 5 METRO NEURTZEN AHAL DU. GUK HORI PATIOAN ISLADATU BEHAR IZAN DUGU, GELAN EZ ZITZAIGULAKO SARTZEN. JIRAFAREN ARRAKASTA IKUSITA, 2 METROTAKO JIRAFA KUMEA EGITEA ERABAKI DUGU. IKUSI NAHI DUZUE NOLA GELDITZEN ARI DEN?
INTERESATUAK BALDIN BAZAUDETE JIRAFA KUMEAN, GELATIK PASATU ERAKUTSIKO DIZUEGULAKO.

EN ESTE MOMENTO ESTAMOS APRENDIENDO COSAS NUEVAS SOBRE LA JIRAFA: ¿ SABIAIS QUE ES EL ANIMAL MAS ALTO DEL MUNDO? PUEDE LLEGAR A MEDIR HASTA MAS DE 5 METROS. Y COMO ES UN ANIMAL QUE NOS GUSTA MUCHO, HEMOS DECIDICO REALIZAR NUESTRA CRIA DE JIRAFA DE 2 METROS. ¿QUEREIS VER COMO NOS ESTA QUEDANDO?
SI ESTAIS INTERESADOS EN NUESTRA CRIA DE JIRAFA, PASAROS POR NUESTRA CLASE QUE OS LA ENSEÑAREMOS.
BERTZE BAT ARTE!! ¡¡HASTA LA PROXIMA!!