martes, 10 de octubre de 2017

JANTOKIA MARTXAN / COMEDOR EN MARCHA

Joan den astelehenean jantokia martxan jarri genuen. Aurten ere bi txandatan bazkalduko dugu: lehenengo txandan haur hezkuntza eta 1. eta 2. mailakoak bazkalduko dute eta bigarren txandan besteak.
3 urtekoentzat jantokian gelditzea beste egokitzapenarekin hastea da, horregatik lehenengo astean jantokira besteak baino lehen jeitsi dira, egia esateko, txapeldunak dira, ia-ia ez dute negarrarik egin.
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk ikusteko nola bazkaltzen dute, nola garbitzen dituzten hortzak eta nola egiten duten siesta txikienak.

El pasado lunes pusimos en marcha el comedor escolar. Durante este curso también comerán en dos turnos: en el primer turno comerán los de infantil y primero y segundo, y en el segundo turno comerá el resto.
Para el alumnado de 3 años, el quedarse en el comedor requiere de una nueva adaptación por eso durante la primera semana han bajado al comedor antes que los demás, la verdad es que son unos campeones porque prácticamente no ha llorado ninguno.
A continuación tenéis un enlace para ver en las fotos cómo comen, cómo se limpian los dientes y cómo hacen la siesta.



lunes, 9 de octubre de 2017

APRENDE A VALORAR LA VIDA

Hola a todos y a todas. Os vamos a mostrar una cosa que hemos aprendido en religión. Hemos aprendido a valorar la vida como tiene que ser y os vamos a enseñar a valorarla también. 

Hemos aprendido a valorar las cosas importantes como la familia, los amigos, ser buena persona, ayudar al prójimo, estudiar, hacer caso a tus padres... y a dar su valor a las cosas menos importantes como por ejemplo las gominolas, las consolas, zapatillas de marca, juegos, las joyas, el móvil...


A continuación veréis el vídeo que hemos hecho. Esperemos que os guste y que aprendáis mucho.


Daniel   -  Alex   -   Jose Luis

Kaixo denei. Erlijioko klasean ikasi dugun gauza bat erakutsi nahi dizuegu. Bizitza baloratzen  ikasi dugu. Bizitzako gauza garrantzitsuenak zeintzuk diren ikasi ditugu: familia, lagunak, lagun hurkoa lagundu, pertsona ona izatea, gurasoei kasu egitea... eta ikusi dugu badirela beste gauza batzuk garrantzia gutxiagoa dutenak: txutxeriak, konsolak, markako arropa, jostailuak, bitxiak, mobila...
Ondoren guk egindako bideoa daukazue, espero dugu aunitz gustatzea eta aunitz ikastea!!

Daniel   -  Alex   -   Jose Luis





martes, 20 de junio de 2017

BAZTAN BIDASOA IBAIA

Ikasturtea amaitzen ari da eta horrekin batera azken lanak akitzen ari gara. Azken hiruhilekoko proiektuaren lana aurkezten dizuegu ondoren. 3.mailakoek Baztan-Bidasoa ibaia landu dugu eta ikasitakoa bi bideo hauetan aurkezten dizuegu.
Ea gustatzen zaizuen!
 


El curso se está terminado y con esto estamos terminando los últimos trabajos. A continuación os presentamos el último proyecto de este trimestre. Los de tercero de primaria hemos trabajado el  río Baztan-Bidasoa y con estos vídeos os presentamos lo que hemos aprendido.
¡Esperamos que os gusten!




viernes, 16 de junio de 2017

3.MAILAKO IGANTZIKO IKASLEEN BISITA

Iepe adiskideak!!

Elizondo eskolako 3.mailako ikasleak eta Igantziko 2.zikloko ikasleak ikasturte hasieratik gutunak elkar bidaltzen egon eta gero, joan den astelehenean, ekainaren 12an Igantziko eskolako ikasleen bisita izan genuen eta aurrez aurre beraiekin elkartu eta jolasten ibili ginen.

Lagun berriak egin ditugu!!

 Los alumn@s de tercero de la escuela de Elizondo y los alumno@s del segundo ciclo de Igantzi, después de estar mandándonos cartas, el lunes pasado tuvimos la oportunidad de conocernos físicamente; ya que los alumn@s de Igantzi vinieron a visitarnos el lunes pasado, 12 de junio y estuvimos jugando todos juntos.
¡Hemos hecho nuevos amigos!


video


jueves, 15 de junio de 2017

"ASMAKUNTZAK" PROIEKTUA / PROYECTO "LOS INVENTOS"

4. Mailako ikasleek “Asmakuntzak” proiektua egin dute. Bertan asmakuntzen maketak eta hauei buruzko lapbook-ak egin dituzte . Ingelesen denboraren lerroa eta asmakuntzei buruzko ormirudiak egin dituzte eta akitzeko Gaztelanian “El rap de los inventos” asmatu eta bideoan grabatu dute. Goazen denok lan hauekin gozatzera!


L@s alumn@s de 4º curso han realizado el proyecto “Asmakuntzak”. En él han realizado maquetas y lapbooks de inventos. En Inglés han representado la línea del tiempo y los inventos en dos grandes murales y en Castellano han inventado y grabado “El Rap de los inventos” ¡Vamos a disfrutar de todos estos trabajos!


jueves, 8 de junio de 2017

IRUNERA ATERALDIA / EXCURSIÓN A IRÚN

Aupa lagunak!!


Joan den asteartean, maiatzaren 30ean, 2.zikloko ikasle-irakasleak Irunera egin genuen ateraldia. 

Hilabete hauetan Baztan-Bidasoa ibaia aztertu eta ikasi dugula aprobetxatuta honen ibilbidea eta itsasoratzea ikusi genituen, baina ez hori bakarrik! Irunen dagoen Erromatar garaiko Oiasso museoa eta Irugurutzetako meategia bisitatzeko aukera izan genuen. Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, arras ongi pasatu genuen eta gauza aunitz ikasi genituen!! Hemen dituzue ateratako argazki batzuk.

 El pasado martes, 30 de mayo, los alumn@s y profesoras del segundo ciclo fuimos de excursión a Irún. 

En estos meses hemos estado aprendiendo las características del rio Baztan-Bidasoa y aprovechando el viaje pudimos comprobar alguna de esas características.


Además, tuvimos la oportunidad de visitar el museo Romano Oiasso y las minas de Irugurutzeta. A pesar del tiempo, lo pasamos genial y aprendimos  muchas cosas.


martes, 6 de junio de 2017

TAILERRAK



Aurtengo tailerrak akitu dira, musika, esku lanak, jokoak eta ipuina egin ditugu.
Han terminado los talleres de este curso, han sido: música, juegos, manualidades y cuento.


                                 Argazki gehiago/ Más fotos

DONOSTIRA ATERALDIA

Haur Hezkuntzako ikasleek Donostira ateraldia egin dugu. Karruselan  eta itsasontzian ibili gara. Bazkaldu ondoren hirian itzulia eman dugu. Egun zoragarria izan da!!!

Los/as niñas/os de Educación Infantil hemos ido a San Sebastián. Dimos una vuelta  en barco y hemos montado en el carrusel. Después de comer hemos dado un paseo por la ciudad. ¡¡¡Un día maravilloso!!!



miércoles, 31 de mayo de 2017

LEKAROZKO ESKOLARA BISITA


HHko ikasleek Lekarozera  egun pasa  joan gara . Eskolatik lekarozko herrira oinez joan gara.
Eskola bisitatu dugu,  bertako ikasleekin psikomotrizitate  gelan eta txokoetan jolasten ibili gara. Ondoren denak batera,  parkean bazkaldu  eta Izozkia jan dugu.  Herrian itzulia eman eta gero agurtu gara. Arras ongi pasatu dugu. Egun zoragarria. Bikain!!!

Las/os  niños/as de infantil hemos ido a pasar el día  a Lekaroz. Desde  nuestra  escuela al pueblo hemos ido andando.
Con los niños de la escuela de Lekaroz hemos jugado en los rincones y en la  sala de psicomotricidad. Después todos  juntos, hemos comido  un bocata y un helado en el parque. A continuación hemos  dado  una vuelta por el pueblo y nos hemos despedido. Hemos pasado  un día fenomenal. ¡¡¡Muy  bien!!!




viernes, 26 de mayo de 2017

PATXI TAXI-GIDARIA



Garraio proiektuarekin jarraituz, 4urtekoek , Patxiri bere taxian bete beharreko arauak eman dizkiote,Irati Mayora berarekin eskolara etortzen delako. Milesker Patxi Caravinagre gelara etortzeagatik arauak hartzera.

Siguiendo con el proyecto de los medios de transporte, las/os niños/as de la clase de 4 años le han dado a Patxi las normas que deben cumplirse en su taxi ya que Irati Mayora lo utiliza para acudir a la escuela. Gracias Patxi por venir a la clase de Caravinagre a recoger las normas.




                                                         Argazki gehiago / Más fotos

martes, 23 de mayo de 2017

LOREAK FRUTEKIN / FLORES DE FRUTAS

Maiatzaren 19an jantokian bazkaldu zutenak beraien postrea prestatu zuten, frutekin egindako lore bat. Lorea prestatu ondoren, nahiz eta pena eman, ongi gustora jan egin zituzten gailetak, platanoak, marrubiak eta kiwia. Etxean egiteko arras errexa. ON EGIN!!

El 19 de mayo los niños/as que comen en el comedor prepararon su propio postre, una flor de frutas. Después de preparar la flor, aunque les daba mucha pena, comieron muy a gusto las galletas, plátanos, fresas y kiwis. Muy fácil de hacer en casa. ¡BUEN PROVECHO!!





lunes, 22 de mayo de 2017

GURASOENDAKO HITZALDIA / CHARLA PARA FAMILIAS

Joan den maiatzaren 18an, Jantoki Osasungarria enpresako Rocío Martinek gure eskolako gurasoei "Zer egin dezaket nire seme-alabaren ohitura osasungarriak garatzeko" gaiaren inguruan hitzaldi interesgarri bat eman zien.
Gurasoek hitzaldia entzuten zuten bitartean beraien seme-alabak merendu tailer goxo bat izan zuten. JAUREGIA esnekiei esker eta IRULAR mermeladei esker batido goxo bat probatzeko aukera izan zuten. MILESKER!!

El pasado 18 de mayo Rocío Martín de la empresa Irigoyen Comedor Saludable ofreció una charla a las familias de la escuela con el siguiente tema: Qué puedo hacer yo para que mi hijo/a desarrolle hábitos saludables. La charla fue muy interesante.
Mientras los padres-madres estaban en la charla, los niños/as pudieron disfrutar de una merienda de batido de yogur gracias a la colaboración de lácteos JAUREGIA y mermeladas IRULAR. Muchísimas gracias!!



viernes, 19 de mayo de 2017

SUHILTZAILEAK ESKOLAN



SUHILTZAILEAK ESKOLAN
Julian Baldanta, eskolako aitatxo eta suhiltzailea, eskolara etorri zen suhiltzaileen kamioiarekin.
Haur Hezkuntzan garraioak ikasi ditugunez, Julianek nolakoak diren suhiltzaileen kamioiak barnetik erakutsi zigun eta duten material guztia. Gainera, kamioian bueltatxo bat eman zigun.
Ze ongi pasatu genuen!
Milesker Julian!
VISITA DE LOS BOMBEROS EN LA ESCUELA
Julián Baldanta, bombero y padre de la escuela, vino a visitarnos con el camión de los bomberos.
En Infantil hemos trabajado los medios de transporte y Julián nos enseñó el camión de los bomberos por dentro y todo el material que tienen.
Además nos dio una vuelta en el camión.
¡Qué bien lo pasamos!
¡Gracias Julián!


                                             Argazki gehiago / Más fotos

lunes, 8 de mayo de 2017

LA BAZTANESA GELTOKIRA BISITA / VISITA A LA ESTACIÓN LA BAZTANESA

Haur Hezkuntzan "Garraioa" proiektua landu dugu. Honekin lotuta La Baztanesa geltokia bisitatzera joan gara. Bertako langileek autobusaren funtzionamendua, bidai motak, txartelak non erosi... azaldu digute. Autobusa barnetik ikusi dugu eta nola garbitzen duten erakutsi digute. Gelan kuriositate bat sortu zitzaigun, autobus batek zenbat neurtzen duen eta metroa hartuta neurtzeko aprobetxatu dugu.
4 urtekoek autobusean ibiltzeko arauak gelan landu, kartela prestatu eta autobusean zintzilikatu dute bidaiariek ikusteko.
Arras dibertigarria izan da, esker mile.

En Educación Infantil hemos trabajado el proyecto "Los medios de transporte". Por ello, hemos visitado la estación de autobuses La Baztanesa. Los trabajadores nos explicaron el funcionamiento de los autobuses, distintos tipos de viaje, donde comprar los billetes... También nos enseñaron el autobús por dentro y como lo limpian. En la clase nos surgió interés por saber cuanto medía el autobús, cogimos el metro y aprovechamos para medir.
La clase de 4 años ha trabajado las normas sobre el comportamiento en el autobús, han preparado un cartel y lo han colgado en el autobús para que vean los pasajeros.
Ha sido muy divertido, gracias.
















viernes, 5 de mayo de 2017

LIBURUAREN ASTEA / SEMANA DEL LIBRO

Aurten ez dugu liburuaren eguna bakarrik ospatu, aurten liburuaren astea ospatu dugu.

Este año no hemos celebrado sólo el día del libro, este año hemos celebrado la semana del libro.


Aste guztian zehar 5., 6. eta A ereduko ikasleek, beraiek egindako kamishibaien ipuinen kontaketa txikiei eskeini zizkieten. Eta txikiak poz-pozik geratu ziren.

Durante toda la semana, los alumnos de 5º, 6º y modelo A les contaron a los más pequeños de la escuela los cuentos de los kamishibai realizados por ellos mismos. Todos quedaron muy contentos.


Ortzegun goizean eskolako haur guztiak eskolako eremu desberdinetan banatu ziren irakasleek eskeintzen zieten literatur entzunaldiekin gozatzeko: ipuinak, olerkiak...

El jueves por la mañana todo el alumnado de la escuela se repartió por diferentes lugares de la escuela, para poder disfrutar de diferentes audiciones literarias (cuentos, poemas...) ofrecidas por el profesorado de la escuela


Eta astea bukatzeko, eskolako gela bakoitzak bere kartela prestatu zuen eskolako haur guztiei liburuak irakurtzera animatzeko, gela bakoitzak bere esaldia pentsatu ondoren, kartela apaindu zuen. Kartel guztiekin erakusketa bat prestatu genuen, gelaka liburutegira joan ziren eta ikasle bakoitzak kartel bati bere botoa eman behar zion.


Y para terminar la semana, cada clase ha preparado un cartel para animar a la lectura a los compañeros del centro. Después de pensar la frase, adornaron el cartel. Con todos los carteles se hizo una exposición, cada grupo bajó a la biblioteca a ver todos los carteles y después cada alumno/a le dió su voto a un cartel.


ARGAZKI GEHIAGO / MÁS FOTOS  KARTELAK IKUSTEN  /  VIENDO LOS CARTELES


Kartel bat aukeratzea oso zaila izan zen, denak arras ongi zeudelako. Hemen duzue kartela irabazlea.

Elegir un sólo cartel era muy difícil, puesto que todos estaban muy bien. Aquí tenéis el cartel ganador.


Baino hau ez zen kartel saritu bakarra, heldu den urteko ikasleen agendetan agertuko den beste kartel honek aipamen berezi bat lortu zuen. Zorionak denei!!
Este otro cartel recibió una mención especial y será incluido en las agendas de los alumnos/as del curso que viene. ¡Felicidades a todos/as!!

Hemen dituzue gure ikasleek egindako kartel guztiak.
Aquí tenéis todos los carteles que realizaron nuestros alumnos/as.



Sarien banaketa ondo bukatzeko, gure eskolako atezainari omenaldi xume bat egin zitzaion Nafarroako bertso txapelketan 5. postuan gelditzeagatik eta berak bertso polit bat kantatu zigun. Milesker eta Zorionak Xabi!!

Para terminar con el acto, se le hizo un pequeño homenaje a nuestro conserje Xabi, por quedar en 5º lugar en el campeonato de versos de Navarra. Y la mejor manera en la que podía dar las gracias fue, cómo no, con un verso para todo el alumnado. ¡Gracias y Felicidades Xabi!! 










jueves, 27 de abril de 2017

URBASA KANPALDIA


Aurten 5. mailakoak Urbasara joan gara. Bertan ekintza ezberdinak egin ditugu: espeleologia, orientazioa, rapel, oreka tailerra... arras ongi pasatu dugu!!
Eta gauean, linterna eskuetan eta beldur apur batekin basora joan ginen! A ze esperientzia polita!!



Este año los de 5º curso nos hemos ido a Urbasa. Hemos hecho un montón de actividades: espeleología, orientación, rapel, taller de equilibrio... ¡nos lo hemos pasado de maravilla!
Y a la noche, linterna en mano y con un poco de miedo salimos al bosque. ¡Qué experiencia tan bonita!


ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIK HEMEN / PARA VER LAS FOTOS CLIC AQUÍ

martes, 11 de abril de 2017

3.mailakoek bigarren hiruhileko honi akabaila emateko ginkana bat egin dugu. Orain arte inguruneko proiektuetan ikasitakoa modu dibertigarri batean praktikara eramanez! Izerdia atera dugu, baina ederki pasatu dugu!

Los alumnos de tercero de primaria, para acabar con el segundo trimestre y repasar algunos conceptos estudiados, hemos realizado una gimkana. Así, hemos trabajado de una manera divertida y práctica lo que hemos estudiado hasta ahora con los proyectos de Naturales y Sociales. ¡Hemos sudado un montón, pero nos lo hemos pasado genial!

video

KORRIKA 2017

Joan den apirilaren 3an korrika gure herritik pasatu zen. Gure eskolako Guraso elkartea eta eskolako irakasleen artean korrikako 969. kilometroa erosi genuen. Arratsaldeko 7etan hitzordua genuen Elbeteko plazan eta han ikasle, irakasel eta gurasoak elkartu genuen.
Zozketa baten ondorioz, 6. mailako Ane Telletxea eta Mikel Pruaño izan ziren lekukoa eramateko pribilegioa  izan zutenak. Hauek ikastolakoei pasatu zieten lekukoa. Hala ere gure eskolako ikasle aunitz korrikan jarraitu zuten, gehienak Iruritaraino joan ziren baino gehiago egin zutenak ere izan ziren.

GORA EUSKARA!! GORA KORRIKA!!


El paso 3 de abril la korrika pasó por nuestro pueblo. La Asociación de padres-madres y los profesores de la escuela compramos el kilómetro 969. Padres-madres, profesorado, alumnos-/as nos dimos cita a las 7 de la tarde en la plaza de Elbete.
Los alumnos de 6º, Ane Telletxea y Mikel Pruaño tuvieron el privilegio de llevar el testigo (a través de un sorteo). Estos le pasaron el testigo a los de la Ikastola. De todas formas nuestros alumnos no corrieron sólo nuestro kilómetro, la mayoría corrieron hasta Irurita y hay quien hizo bastantes más kilómetros.

GORA EUSKARA!! GORA KORRIKA!!





ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIK HEMEN / PARA VER LAS FOTOS CLIC AQUÍ

lunes, 3 de abril de 2017

KORRIKA TXIKI

Joan den ortzegunean Elizondoko karriketan Korrika Txiki ospatu genuen Ikastolako ikasleekin batera.
Korrika egin ondoren, ziklo bakoitzak dantza, rapa, abestia... prestatu zuen.
Primeran pasatu genuen!!

El pasado jueves celebramos la korrika txiki por las calles de Elizondo junto con el alumnado de la ikastola.
Después de correr, cada ciclo presentó ante todos su canción, baile, rap...
¡Nos lo pasamos genial!!!



ARGAZKIAK IKUSTEKO KLIK HEMEN / PARA VER LAS FOTOS HACER CLIC AQUÍ




viernes, 17 de marzo de 2017

ZUHAITZAREN EGUNA / DÍA DEL ÁRBOL

Joan de egunean, martxoaren 9an, zuhaitzaren eguna ospatu genuen. Aitor Bazterrika, udaleko basozaina, etorri zen eta landatu genituen zuhaitz bakoitzari buruz azalpen desberdinak eman zizkigun. Eta egia errateko, arras ongi azaldu ere!!
Milesker Aitor!!

El pasado 9 de marzo celebramos el día del árbol. El guarda forestal de ayuntamiento, Aitor Bazterrika, vino a la escuela y nos dió información de cada uno de los árboles que plantamos. Tenemos que decir que nos lo explicó de maravilla, GRACIAS AITOR!!!







martes, 14 de marzo de 2017

ESKI ASTEA / SEMANA DE ESQUI

Eskiatzen 2017:
Aurten, urtero bezala, 6. mailakoak eskiatzera joan gara.
Goizetan, 10:30etatik 14:30etara eskiatzen egoten ginen eta arratsaldeetan ekintzak antolatzen zizkiguten, adibidez, ezpel tailerra, herri kirolak... Ortzegun arratsaldean dantzaldia ere izan genuen, diploma banaketa eta guzti!
Aste zoragarria pasa dugu eta eskiatzaile bikainak bihurtu gara!!

Esquiando 2017:
Este año, como los anteriores, l@s alumn@s de sexto hemos ido a esquiar. Por las mañanas, esquiábamos de 10:30 a 14:30 y por las tardes teníamos diferentes actividades, como taller de boj, deporte rural... ¡El jueves también tuvimos discoteca, con entrega de diplomas incluída!
Hemos pasado una semana maravillosa, ¡y nos hemos vuelto esquiadores excelentes!!



jueves, 2 de marzo de 2017

TANBORRADA

Joan den otsailaren 24ean atsaldeko 4etan haurren desfilean parte artu genuen, bai ikasleak, irakasleak eta gurasoak ere, aurten 6. mailakoak falta ziren eskiatzera joanak zirelako.
Haurrak eta helduak arras gustora ibili ginen tanborra jotzen.

El pasado 24 de febrero participamos en el desfile infantil del pueblo que dió comienzo a las 4 de la tarde. Participamos los alumnos/as, madres-padres  y profesorado del centro, este año faltaba el alumnado de 6º puesto que estaban en la semana del esqui.
Todos disfrutamos de tocar el tambor.


ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO KLIK HEMEN / PARA VER MÁS FOTOS HACER CLIC AQUÍ

MOZORROAK BISITAN

Joan den otsailaren 24an goizeko 10:30ean gure eskolan bisita berezia izen genuen. Elizondoko gazte batzuk puske biltzean ibili ziren eta gure eskolara hurbildu ziren.
Ikasle batzuk izitu ziren eta ez ziren beraien gelatik mugitu. Bertze batzuk jantokiko leihoetatik ikusi zituzten, eta ausartenak beraien patiora atera ziren, batzuk korrika egitera eta bertze batzuk dantza egitera.

El pasado 24 de febrero algunos jóvenes de Elizondo que estaban haciendo el "puske biltzea" se acercaron a nuestra escuela.
Algunos se asustaron tanto que no salieron de sus clases, otros los vieron desde las ventanas del comedor, y los más atrevidos salieron al patio, unos a correr y otros a bailar.


ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN / PARA VER MÁS FOTOS CLIC AQUÍ

ORAKUNDE

Joan den otsailaren 23an Elizondon Orakunde eguna ospatu genuen eta nola ez, primeran pasatu genuen!!

El pasado 23 de febrero celebramos en Elizondo el día del gallo y cómo no, nos lo pasamos genial.


ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO KLIK HEMEN / PARA VER MÁS FOTOS HACER CLIC AQUÍ

martes, 21 de febrero de 2017

JANTOKIAN TAILERRA / TALLER EN EL COMEDOR

Gaur jantokian lehenbiziko txandan jaten duten ikasleak beraien postrea prestatu dute. Guk tximeleta baten eredua eman diogu eta beraiek prestatu dute eta gero, nola ez, jan egin dute!!
Nola gustatu zaien beraiek beraien postrea prestatu izana!!!

Hoy los niños del primer turno del comedor han preparado su postre. Nosotros les hemos dado un modelo y ellos han hecho el suyo a su manera y después se lo han comido.
¡Cómo les ha gustado eso de preparar ellos mismos su postre!!





jueves, 16 de febrero de 2017

BIDERKETA TAULAK / TABLAS DE MULTIPLICAR

Hirugarren mailakoak biderketen txapelketa egiten ari gara astero, guk prestatutako taulekin. Animatu eta begiratu nola ikasten ditugun taulak ondo pasatuz!

L@s de tercero de primaria estamos celebrando todas las semanas un campeonato de multiplicar con tablas hechas por nuestros profesores. Animaos y mirad lo bien que nos lo pasamos mientras aprendemos.


video

miércoles, 15 de febrero de 2017

BIZKOTXOA



CARAVINAGRE GELAN, 4 URTEKOEK, ERREZETA LANDU DUGUNEZ, DENEN ARTEAN BI BIZKOTXO GOXO GOXO EGIN DITUGU. ARRAS GUSTORA MERENDATU DUGU. ERREZETA NAHI BADUZUE, ETORRI GURE GELARA.


EN LA CLASE DE CARAVINAGRE, HEMOS TRABAJADO LA RECETA Y POR ELLO ENTRE TODOS  HEMOS   HECHO DOS BIZCOCHOS MUY RICOS. HEMOS MERENDADO ESTUPENDAMENTE. SI QUERÉIS LA RECETA VENID A NUESTRA CLASE.